Haurdunaldiko diabetes

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Haurdunaldiko diabetes
Deskribapena
Motadiabetes mellitusa, complication of pregnancy, childbirth and the puerperium (en) Itzuli, diabetes mellitus and pregnancy (en) Itzuli, eritasuna
complications of pregnancy (en) Itzuli
EspezialitateaObstetrizia
endokrinologia
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKO24.4
GNS-9648.8
DiseasesDB5195
MedlinePlus000896
eMedicine000896
MeSHD016640
Disease Ontology IDDOID:11714 eta DOID:1550
Glukosa barneratzea eta ezintasuna

Haurdunaldiko diabetesa (HD) haurdunaldiak eragindako diabetes mellitus mota bat da. Haurdunaldian, gorputzean aldaketak eragiten dituzten hormona gehiago sortzen ditu gorputzak, pisu igoera barne.[1] Haurdunaldiko hormona-aldaketa horiek gorputzak intsulina erabiltzeko eta horri erantzuteko duen gaitasuna murrizten dute (intsulina, gluzemia-maila erregulatzen laguntzen duen hormona bat da)[2]. Haurdunaldiko diabetesa intsulinarekiko erresistentziaren edo intsulina-ekoizpena murriztearen ondorioz gerta daiteke, eta hori odoleko glukosa-maila altuan nabaritzen da (hipergluzemia). Emakume haurdunen % 3-10ek dute HD. Haurdunaldiko diabetesak tratamendu medikoa behar du haurdunaldian konplikazioak saihesteko, konplikazio horiek ondokoak izan daitezke:[3]

  • Hipogluzemia jaioberrian (jaiotzean glukosa gutxi).
  • Mineral batzuen maila baxua (bereziki hipokaltzemia edo kaltzio kantitate txikia)
  • Preeklanpsia[4]
  • Erditze goiztiarra (lehenago jaiotzea, arnas arazoak eta beste arazo batzuk eragin ditzakeena)[5]
  • Fetuaren pisua handitzea (fetuaren makrosomia)

Arrisku-faktoreak dira gehiegizko pisua izatea, haurdunaldiko diabetesaren historia medikoa, 2. motako diabetesaren aurrekari familiarrak eta obulutegi polikistikoaren sindromea. Oro har, haurdunaldiko diabetesak ez du sintomarik eragiten, baina arrisku faktoreak baditu, odol-proba bat egin daiteke ziurtatzeko.[5]

Oro har, haurdunaldiko diabetesa desagertu egiten da umea jaio ondoren. Hala ere, haurdunaldiko diabetesa aurrerago 2. motako diabetesa edukitzeko arrisku faktore bat da, eta haurdunaldian haurdunaldiko diabetesa duten pertsonen % 50 inguruk 2. motako diabetesa izango dute.[5] 2. motako diabetesa prebenitzeko, ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria gomendatzen dira.[6]

  1. (Gaztelaniaz) «La diabetes gestacional | Basics | Spanish | Diabetes | CDC» www.cdc.gov 2023-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/pahowho.+«Deficiencia de acción insulina - RELACSIS | OPS/OMS» Pan American Health Organization / World Health Organization (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. «Mitos y realidades de la diabetes gestacional | Salud y Medicinas» web.archive.org 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. «Diabetes gestacional, alto riesgo para el bebé | Salud y Medicinas» web.archive.org 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «La diabetes gestacional | Basics | Spanish | Diabetes | CDC» www.cdc.gov 2023-05-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Diabetes gestacional y embarazo | Embarazo | NCBDDD | CDC» www.cdc.gov 2020-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search